AURKEZPENA

BERGARAKO EPA HHI Ikastetxea pertsona helduen heziketara bideratuta dago. Bergarako ikastetxeaz gain, Oñatin eta Soraluzen ere ikasketak ematen dira.


Bi hezkuntza mota eskaintzen ditugu: arautua eta ez arautua.


Hezkuntza arautuaren helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulu ofiziala lortzea da. Irakaste mailak Gradu Iekin  (alfabetizazioa) hasten da. Ondoren Gradu IIan  kultura orokorra lantzen da. Gradu IIIan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasketak ematen dira.
Gradu I-ko ikasketen barnean atzerritarrentzako gaztelania ikasteaz gain, irakurketa eta idazketan alfabetizazioa eskaintzen da.
Gradu IIIan aukerako moduluak ikasketa osagarri bezala ematen dira.


Hezkuntza ez arautuan  Lanbide Heziketako (FP) Goi mailako zikloetan sartzeko frogaren prestakuntza eskaintzen da

Ingelesa eta Frantsesa hizkuntzetan  oinarri mailako ikastaroak eskaintzen ditugu.

Hauetaz gain gaikuntza digitala gela dugu (Europatik etorritako diru funtsarekin ornituta) eta informatika ikastaroak ematen ditugu maila ezberdinetan.

Bestalde gizarte eta kultura ekintzak ere antolatzen dira. Hauen helburu nagusia ikasleriaren inguruko giza bizitzan eta elkarren arteko harremanetan parte hartzea da.

Sarritan Ikastetxeak garrantzia duten leku ezberdinetara (museoak, zine emanaldiak, herriak, hiriak...) irteerak egiten ditu, baita atzerrira ere.